Marianen ongi etorria

100_1802 100_1810 100_1811 100_1818 100_1820 100_1823 100_1827 100_1838 100_1835 100_1843 100_1844 100_1887 100_1892 100_1893 100_1894 100_1900 100_1907 100_1911
Argazkiak handiago ikusteko sakatu irudiaren gainean

Anjel Figueroa gaur bueltatuko dute espetxera


Anjel Figueroa (Algorta)

Ospitaleko medikuek bere familiarrei jakinarazi ziotenez gaur itzuliko dute Anjel espetxera.

Izan ere, egun hauetan Txagorritxuko ospitalean ingresatuta eduki dute espetxean hainbat krisialdi sakon izan ondoren.

Ospitalean bertan krisialdi gehiago ere izan ditu egunotan, baina tratamendu dosiak igo eta espetxera bueltatzea erabaki dute.

Egia esan medikuek ez daukate oso garbi zer egin, azken batean batez ere lasaitasuna behar duelako eta espetxea zein ospitaleko giroa ertzaintzaren zaintza zuzenarekin ez baitira oso egokiak dituen arazoekin lasai egon dadin.

ANJEL ASKATU ORAIN!!!

Jagobaren omenaldiko bideoa


Anjel Figueroa Txagorritxun ingresatu dute berriro


Anjel Figueroa (Algorta)

Anjel atzo Txagorritxuko ospitalean ingresatu zuten larunbat eta igande arteko gauean krisialdi sakon bat izan ondoren.

Familiarrek egin zioten bisitan ezer ez zuela gogoratzen esan zien, eta krisialdiaren ondorioz hartutako kolpe aztarna ugari zituen hanketan batez ere.

Joan zen astean antzeko beste krisialdi bi izan zituen.

Medikoen arabera joan zen urtean egindako ebakuntzaren ostean ez du bilakaera positiborik izan eta orain bere egoera aztertzen ari dira.

Familiarrek ez dakite noiz arte izango den Txagorritxun ingresatuta.

Anjelen egoera

Anjel 2005eko abenduan ekarri zuten Langraitzera, ebakuntza egitera. 2006ko maiatzaren 9an ebakuntza egin zioten Gurutzetan. Harrez gero, zerbaitetan hobera egin duen arren, arazo mediku larriak ditu oraindik, tratamenduan segitzen du eta hainbat kontsulta egiteko ditu oraindik Gurutzetako ospitalea.

Anjelen osasun egoera oso larria da. Anjelek “Grand Mal” edo hobeto esanda “Seizure” (Epilepsia mota larria. Gaixoak epilepsia ataketan espasmoak izaten ditu eta kontzientzia galtzen du) gaitzaren aurkako tratamendua jaso du 1988tik 1990era Gurutzetako Ospitalean. 1994. urtean espetxera sartu zuten eta azken aldian epilepsia atake batzuk izan ditu espetxean. 2005eko martxoaren 16an Kordobako ospitaleko larrialdian ingresatu behar izan zuten horregatik eta abuztuaren 30ean espetxeko ospitalean. Horrezaz gain, aldi bateko ausentziak izaten ditu, aldi horretan egiten duenaren kontzientzia galdu egiten duelarik. Holako ausentzia ugari izan ditu, beste presoak inguruan izan dituelarik, bisitetan familiarrekin izan delarik edo ziegan bakarrik izan delarik… Azken aldian aluzinazioak ere jasaten ditu eta memoria galera ere.

Ekainetik hona, krisialdi larri ugari izan ditu, hiru aldiz ingresatu behar izan dute ospitalean eta espetxean ere beste bi kidekin dago ziega barruan.

Garbi dago egoera horretan ez duela espetxean jarraitzerik eta bere abokatuek 92. artikulua aplikatu eta kalera ateratzea eskatu zuten 2007ko apirilean.

Jasotzen ari den tratamenduari buruz esan behar dugu itxura guztien arabera espetxeko medikuek ez dakitela oso ondo berarekin zer egin: ez dute irizpide finkorik eta batetik bestera erabiltzen ari dira, gobernuaren erabaki politikoaren ondorioz hartu beharreko neurria hartu nahi gabe, hau da, espetxean horrela egon ezin dela eta kaleratzeko agindua eman nahi ez dutela.

Espainiako gobernuak gaixorik dauden preso politikoak ere txanpon gisa erabiltzen ari da bere helburu politikoak lortzeko (ikusi: espetxeak eta osasuna)

Dagoeneko 30 preso eta familiar/lagunak hil dira espetxe politika hiltzaile honen ondorioz.

ANJEL ETXEAN BEHAR DUGU!
LEGEAREN ARABERA -eta bestela ere- PRESO GAIXOAK KALEAN BEHAR DUTE ORAIN!
PRESOEN ESTATUS POLITIKOA ORAIN!
KONPONBIDE POLITIKOA BEHAR DUGU!
PRESOAK ETXEAN BEHAR DITUGU!

Igandean ongi etorri omenaldia egingo zaio Marian Perez del Riori Algortan

ongietorri

Uztailaren 15ean, igandean, egingo zaio Ongi Etorri omenaldia Marian Perez del Riori Algortan.

Ekitaldia Txiki-Otaegi plazan egingo da, 13:00etan. Ondoren manifestazioa egingo da bertatik hasi eta Algortako kaleetan zehar, Amnistia tabernan amaitzeko.

14:30etan Herri Bazkaria egingo da. Bazkariko txartela ohiko lekuetan har daiteke: 15 €

Marian uztailaren 1ean irten zen kalera.

Jagoba Terrones atzo iritsi zen Berangora


Atzo 21:00ak aldera iritsi zen Jagoba Terrones Berangora, espetxe zigorra osorik beteta Jaen II espetxetik kaleratu ondoren.

Ongi etorri ekitaldia uztailaren 14an egingo zaio, Berangoko frontoian, arratsaldeko 20:00etan.

Eskerrik asko egindako burrukagatik eta aurrera!! Jo ta ke, irabazi arte!

Iker Beristain Fleuryn espetxeratu dute

Parisetik gertu atxilotutako Iker Beristain eta Liher Rodriguez ere, ostiralean pasatu ziren Le Verten aurretik. Beristain Fleuryko espetxera, eta Rodriguez Fresnesera eraman dute. Askatasunak jakitera eman duenez, egoera onean daude bostak. Eta bostei prozedura kriminala zabaldu diete epaileak.

Berri agentziek, iturri judizialak aipatuz hedatu dutenez, «antolatutako erakunde batentzat arma bidez lapurreta egitea» eta «helburu terrorista duen gaizkile talde bateko kide izatea» leporatu die epaileak Ikerri eta egun hauetan Frantziako estatuan atxilotutako beste lau euskal herritarrei. «Dokumentu administratibo faltsuak izatea», «idatzi publiko faltsuak antolatutako erakunde batentzat erabiltzea» eta «auto matrikula faltsuak» erabiltzea ere egotzi die epaileak.

Iker Beristain eta Liher Rodriguezi «lehen eta laugarren mailako arma eta munizioak eduki eta garraiatzea» ere leporatu die, aipatutako iturrien arabera, eta baita «dokumentu publikoak faltsutzea» ere.

Iker Beristain ei da Parisen atxilotuetako bat

Euskadi Irratiak 11:00etan esan duenez Iker Beristain Gutierrez (Getxo) ei da Parisen atxilotutako ETAko kideetako bat.

Espainiako Polizia Nazionaleko Informazioko Komisaria Nagusiak ETAko kide bilatuenen zerrendan sartu zuen Iker 2007ko martxoan.

el correo españolek ere zabaldu du albistea: hemen

Espainiako Barne ministro Rubalcabak ofizialki adierazi du atxilotuetako bat Iker Beristain dela: hemen

Marian Perez del Riori harrera beroa egin diote Algortan

ukberri.net

Atzo gauean, berrehun bat lagunek egin zioten emozioz beteriko harrera Marian Perez del Rio kaleratu berri duten preso politiko algortarrari Algortako Amnistia tabernan. Perez del Rio goizeko 9ak aldera irten zen Martutene espetxetik, 15 urteko zigorra beteta, eta negar artean atzean utzi zituen Maitane Sagastume eta Miren Azkarate preso politikoak zein lagun duen preso sozial bat. Presondegiko zuzendaritzakoek egindako mehatxuak tartean, eta ospakizun apalen ostean, Perez del Rio senideekin bildu eta Txetxu Fernandez bere senarra bisitatzera joan zen Burgoseko espetxera. 21:00etan, berriz, Portugaleteko Izar Gorri herriko tabernan jaso zuen lehenengo harrera eta bertan eta Euskal Etxean bere argazkiak jaso zituen. 22:00etan, Leioako gasolindegitik abiatu zen auto karabanan 50 bat lagun alboan zituela. 22:30ean, Amnistia tabernaren aurrean aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egin zioten, “Zai dago ama” abestiaren doinupean. Ondoren, eusko gudariak abestu eta preso eta errefuxiatuen aldeko brindisa egin zuten, geroago Marianek Amnistian eta Gorrondatxen argazkiak batu zituela.

“Ez dakit ezta non nagoen. Urduri-urduri nabil”. Horrela azaltzen zuen atzo, besarkada eta musuen artean, Marian Perez del Riok barruan zeraman sentimendu-koktela azaltzeko: lagunak eta senarra espetxean, seme-alabak eta beste lagun asko bere alboan, mugitzeko askatasuna berriro ere…

Bere alabak, baina, eguneko ibilbide osoaren berri eman zuen, tartean Martuteneko presondegitik irteteko Marian izan zituen arazoak. Alde batetik, bertako makinek ez zituztelako bere hatz-aztarnak ezagutzen eta atea ez zelako irekitzen, funtzionarioen barregurarako; beste aldetik, espetxe zuzendaritzakoek mehatxatu egin zutelako espetxean algara handia egitekotan bere irteera atzeratuko zutela. Horregatik, kanpoaldean lagun eta senide gutxi batzuk izan ziren, eta aparkalekuraino itxaron zuten txanpaina ateratzeko.

Txetxu Fernandez

Orain, ama etxean dela, Txetxu Fernandez aitarengan pentsatzen du. Maiatzaren 12tik beharko zuen kalean, baldintzapeko askatasunean, baina 2010era arte itxaron beharko dute, Paroten doktrina aplikatzen ez badiote. Kasu horretan, 2022ra arte ez lukete kaleratuko.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bere egunean salatu zuenez, Marian Perez del Rio “espetxe zigorra beteta” irten da kalera, “legediaren aplikazio zuzenaz lehenago ere irten behar bazuen ere. Bitartean Txetxu bere senarrak ez dauka oraindik irteteko datarik ere, Marian bezala kalean behar zuen arren”. 1992ko maiatzaren 12an atxilotu zituzten biak, Barrikako euren etxean. Espetxeratu zituztenean hiru seme alaba txikiak utzi zituzten kalean, amamarekin bizi izan direnak. Carabanchel, Brieva, Langraitz eta Logroñoko espetxeetan izan ondoren Marian 1999ko irailean eraman zuten Martutenera. 2003ko hasieran kalera irten zen baldintzapeko askatasunean, baina fiskalak errekurritu egin zuen eta urte bat beranduago itzuli zen espetxera berriro.

Harrera beroa egin zioten atzo Mariani Algortan

amnistia tabernan marian perez del rio

Jende ugari bildu zen atzo Amnistia tabernan Mariani harrera egiteko. Aurreskua dantzatu eta lorak eskaini ondoren, espetxean eta erbestean diren herritarrak gogoratu eta eusko gudariak abestu ondoren brindisa egin zen. Lagunak agurtu eta argazkiak ere kendu zituen Amnistia eta Gorrondatxe tabernetatik.

Marian goizeko 9:00etan irten zen kalera Martuteneko espetxetik. Gerto seme-alabekin batera Txetxu bisitatzera joan ziren eta Portugaleten lehen harrera egin ostean Algortara 22:30etan iritsi zen, Leioatik egindako auto karabanarekin batean.

Ongi etorri, Marian!