Jabi Gallaga trasladatu dute aita ikusi ahal izateko

Egunotan Jabi Gallaga Kordobako espetxetik atera dute bere aita ikusi ahal izateko.

Pako, Jabiren aita, gaixotasun luze baten ondoren oso larri dago gaur egun, eta datozen egunotan eramango dute Jabi aita ikustera.

Hemendik animoak bidali nahi dizkiogu Gallaga familia osoari.

Une gogor hauetan Jabi bere familiakin izan beharko litzateke, libre, Euskal Herri libre batean. Baina hainbeste euskal herritar bezala preso daukate, Euskal Herritik ehunaka kilometrotara, Euskal Herria menperatuta edukitzeko.

Jabi askatu!

Aitari bakarrik eman diote Iker Beristain bisitatzeko baimena

Iker Beristain uztailaren 3an atxilotu eta uztailaren 6an Fleuryn espetxeratu zuten. Hala ere, orain arte ez du etxekoen bisitarik egon da eta aste honetan Le Vert epaileak bisitak egiteko baimena aitari bakarrik eman dio, anaia eta neska laguna bisitak egiteko aukerarik gabe utzita ordea.

Prozedura hau ohikoa da Frantziako estatuan euskal preso politikoen kasuan. Epaile instruktoreak ematen ditu bisita baimenak. Horretarako irizpideak finkatu gabe daude ordea, eta berak erabakitzen du nori eman eta noiz eman, besterik gabe.

Iker 2004. urtetik hona ikusi gabe dago aita, eta datorren astean joango da Pariseraino semea ikustera.

Iker askatu!

Anjel Figueroaren inguruko bertsoak

Algortako Saninazio jaietan bertso-bazkaria egin ostean bertso-poteoan ibili dira Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak herriko tabernetan zehar.

Amnistia tabernan presoak gogoratu eta beste bertsoen artean bideoan ikus ditzakezun bertsoak bota dituzte Anjel Figueroaren inguruan.


irakurri > osasungintza eta espetxea.doc (azken dossierra)

Anjel Figueroak gose greba bertan behera utzi du

100_2037

Atzo jakin izan genuenez, Anjelek herenegun utzi zuen bertan behera astelehenetik egiten ari zen gose greba. Izan ere, Langraitzeko zuzendaritzak ziegan beste preso politiko batekin jartzea onartu zuen, horrela neurri batean Anjelek exijitzen zituen bizi baldintzak onartu zituelarik.

Horretara, bertan behera gelditu da bihar Langraitzera egiteko zen martxa ere.

Dena dela, Anjelen egoera oso larria da eta 92. artikuluaren aplikazioaz kalera irten beharko litzateke, azken batean espetxeak bere gaixotasunari aurre egin ahal izateko behar dituen bizi baldintzak behar bezala bermatu ezin dituelako.

Atzoko mobilizazioak

Figueroa aske uzteko eskatu dute hileko azken ostiralean (berria.info)

La lucha de defender los derechos de los presos se intensifica este fin de semana (gara.net)

Etxeraten agiria

Atzoko Azken Ostirala ekimenetan irakurritako testua:

Bizi baldintzarik gogorrenetan, bakartuta, urrun diren ziegetan. Dena debekatuta, interbenituta ala murriztuta dutela, lau pareten artean. Hala igarotzen dituzte gure senideek orduak, egunak eta urteak. Halako baldintzetan dituzte PSOEk eta UMPk. Eta, neurri krudel horiek, ondorio larriak dakartzate. Ondorio fisiko eta sikiko larriak, besteak beste. Hala eragin dizkiete momentu hauetan preso dituzten gure 12 senide euskal preso politikori.
Eta, hala ere ez dituzte askatzen. Sufrimendu gehiago eragiteko, tratamenduak eta errehabilitazioak berandutu ala ukatu, eta, kartzelako presio eta bizi baldintza gordinenetan bizitzen jarraitzera behartzen dituzte. Eta, horrek, gaixotasunaren okertzea dakar. Angel Figeroa kasu, non, kartzelako tentsioaren ondorioz, epilepsi krisi etengabeak jasaten ari den. Eta, egoera ezin larriago horrekin amaitzeko, beste behin ere, jateari uko egiten hasi behar izan du beste gure senide batek, Figeroak oraingoan. Gose greba burutu behar eskubideak errespetatzeko exijitzeko.
Eta, kondenak oso osorik, eta, baldintza horietan beterik ere, ez dituzte askatzen. Esan bezala, ondoriorik okerrenak dakartzate neurri horiek gure senide presoentzat. Eta, baita ere guretzat. Jasaten ari garen istripu andana horren erakusle.
Neurri politikoak dira horiek guztiak, etekin politikoak lortu asmoz baitituzte indarrean, sufrimenduan ardaztutako, samina luzatzea eta hedatzea dakarten neurri horiek guztiak PSOEk eta UMPk.
Eta, egoera ezin larriago horrek bildu gaitu gaur, Azken Ostiralero gisara. Gaixotasun fisiko eta sikiko larriak dituztenak nahiz kondenak betetakoak askatzeko exijentziak. Euskal presoak, dagozkien eskubide guztien jabe izanik, Euskal Herriratzeko exijentziak. Eta, exijentzia berdinekin, bihar ere, banderola eskuan, errepideetara irtengo gara. Datorren asteko igandean, hondartzetara joango gara. Gure eta gure senideen eskubideen defentsan lagun berrien bila. Herritarrak, atzerritarrak estatuen bortxakeriaren berri ematera. Estatuak presionatzera. Guztien konpromisoa behar dugulako, gure eta gure senideen sufrimendua bultzatuz, harro, telebistan irribarretsu ageri direnei, guri nahiz gure senideei dagozkien eskubideak bermatzera behartzeko. Jo beharreko ateak joko ditugu. Egin beharreko ekimenak bultzatuko ditugu, bizirik etxeratzeko bidean gure eta gure senideen eskubideak errespetarazteko.
Ez gara salbuespen. Munduko beste txoko askotan ere preso politikoen eskubideak urratu egiten dituzte etekin politikoak lortu asmoz. Eta, gaurkoan, mundu osoko preso politikoak izan nahi ditugu gogoan. Gaur Euskal Herrian egiten ari garen bezala, atzo, munduko bazter ezberdinetan preso politikoak izan zituzten gogoan. Samin hori zer den badakigulako, elkartasun besarkada beroa bidali nahi diegu mundu osoko preso politikoei. Beraien senideei. Duintasunak eta tinkotasunak ekarriko duelako beste mundu bat. Eskubide oro bermatuta egongo diren mundua. Jarraitu dezagun, beraz, bakoitza bere herritik, eskubideen defentsan. Animo eta aurrera! Guztion konpromisoarekin, Preso eta iheslari politikoak etxera ekarriko ditugu. Bizirik eta betirako!

Gaixo larri eta sendaezinak etxera baldintzarik gabe!
ANJEL ASKATU!

Mobilizazioak, kartelak

enkartelada 2007.07.25 2

Atzo 50 lagun inguru izan ziren Anjelen alde Telletxen egin zen enkarteladan.

GAUR mobilizazioa, 20:00, Telletxen

Kartelak deskargatu, inprimatu eta ipini zure atarian, lantegian, tabernan…

anjel  esku orria eu
Anjelen egoera euskaraz.pdf

anjel gose esku orria
Anjelen egoera espainieraz.pdf

ANJEL GOSE GREBAN x
Mobilizazioak.pdf

autobusa
Martxa Langraitzera.pdf

ANJEL ASKATU
Anjel askatu!.pdf

Anjel Figueroa: Askatasunaren oharra 2

Angel Figueroa, beste 12 euskal preso politiko legez, gaixotasun larri eta sendaezina izan arren, bahiturik duten presoa da. Joan den apirilean 92. artikulua betetzea eskatu arren, ez du erantzunik izan. Uztailaren 23an gose greba muga gabea hasi zuen, gaixotasun larria izanik beharrezko dituen baldintzen kontrakoak baitira espetxeak jartzen dizkionak. Bizi baldintza horiek aldatzeko borroka da Angelek daramana.

Askatasunak, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten preso politikoak inolako baldintzarik gabe eta berehala aska ditzaten exijitzen du behin eta berriro. Preso hauekin burutzen ari dena krimen etengabea da Espainiako estatuaren partetik, preso hauen bizia arriskuan jartzen baitute egunero eta helburu politikoak dira honen atzean: preso politikoak hondoratzea, instrumentu gisa erabiltzea, beraien erabakiz Euskal Herrian zabaldu duten errepresioan oinarrituriko eta gatazkaren luzamendua dakarren aro politikoan.

Jon Agirre Agiriano, Bautista Barandalla, Jose Ramon Foruria, Maria Dolores Gorostiaga, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Juan Jose Rego Vidal eta Josu Uribetxeberria preso politikoak bahiturik dituzte gaixotasun larriak pairatu arren ez baitituzte aske uzten. Beste lau preso politikok, gaixotasun psikologiko larriak izan arren, egoera berdina bizi dute (beren identitatea gorde nahi dute).

Angel Figeroaren sorterrian (Algorta), hainbat mobilizazio antolatu ditu Amnistiaren Aldeko Mugimenduak datozen egunetarako. Protestaldi hauen bidez, Angelek bizi duen egoera larria gainditu eta gaixotasun larriak izan arren bahiturik dituzten preso politikoen berehalako askatasuna aldarrikatuko da:

• Uztailaren 25an: 20:00tan enkartelada Telletxe plazan
• Uztailaren 26an: 20:00tan Manifestazioa Telletxe plazan
• Uztailaren 29an: Langraitzeko espetxera martxa abiatuko da goizeko 10:00tan.

Angel Figueroaren kasuak ezin hobeto islatzen du euskal preso politikoen kolektiboari espresuki aplikatzen zaion kartzela politikaren izaera kriminala:

KRONOLOGIA:

2005ean Gurutzetako Neurologia kontsultako espezialistak, tratamendu kirurgikoaren beharra ebatzi zuen. Hurrengo kontsulta zuenean, Cordobara eraman zuten eta handik Valdemorora. Tarte horretan, bi epilepsia izan zituen eta absentziak ere maizago izan zituen.

2006ko otsailean, Gurutzetako ospitalera eraman zuten frogak egiteko. Ertzaintzak egun osoan gelan izan zituen berarekin, argia pizturik ezin lokartu.

Urte bereko maiatzean, ebakuntza egin zioten ospitale berean, garuneko zonalde batzuk zuzentzeko: lobektomia, amigdalektomia eta hipokanpektomia zehazki. Tratamendua jarri eta espetxera eraman zuten.

Urte bereko uztailaren 26an krisi epileptiko larria izan zuen eta Txagorritxuko ospitalera eraman zuten. Handik Santiago ospitalera eta gero berriro Txagorritxura. Tentsio handia sortu zuten poliziek.

2007ko martxoan, Santiago Ospitaleko larrialdietara kontsultara eraman zuten. Espezialistak, orduko tratamenduari berria gehitu zion. Apirilean Cordobara eraman zuten eta bidaia luzearen ondorioz, ondo ezik egon zen. Maiatzean, Langraitzera eraman zuten berriro. Berak kontatu zuenez, jipoitu egin zuten Cordoban funtzionariek eta Langraitzera iritsi zenean espetxe kideak eta senideak oso egoera txarrean ikusi zuten, absentzia handiarekin. Txagorritxun ingresatu eta ondoren Gurutzetako Neurologia zerbitzuan ingresatu zuten kontsultarako.

Ekainaren 24an, Langraitzeko espetxean bi krisialdi izan zituen. Uztailaren 7an, beste krisialdi bat izan zuen eta berriro Txagorritxun ingresatu zuten. Neurologoaren arabera, azken egunetan errepikapenezko krisialdiak izan ditu.

Oso baldintza txarretan dute Angel, trasladoak etengabe, tratu txarrak polizi eta funtzionarien eskutik, ezin lorik egin, estress egoerak bata bestearen atzetik, etab. Azken txosten medikuaren arabera, medikazioa zorrozki betetzeaz gain, hain justu kartzelan dituen bizi baldintzen kontrakoa da Angelen egoerak ezinbestean eskatzen duena: estres egoerak ekiditea, lo orduak errespetatzea, tentsio egoerak saihestea, etab.

Euskal Herrian, 2007ko uztailaren 15an

Anjel Figueroak gose greban jarraitzen du

Angel Figueroa, gaixotasun larria izanik ere, askatasun eskubidea ukatuz espetxean duten euskal preso politikoak gose greba hasi zuen atzo.

Langraitzeko kartzelan duten presoak, egunero epilepsi atakeak ditu eta bere egoera delikatuak eskatzen dituen baldintzak, medikuek beraiek eskaturikoak, ez dira betetzen. Hala nola, ordutegi aldaketak saihestea, loa ez trabatua izatea, estres egoerarik ez izatea.

Hain juxtu, Anjelek kontrako egoerak bizitzen ditu espetxean, azken hilabeteek adierazten duten bezala: espetxe traslado luzeak, horrek dakarren ordutegi aldaketekin; lokartzeko zailtasunak, espetxe ezberdinetan gaua pasa beharra, zarata arazoak ziega kideen jarreragatik (beste preso sozial batzuekin dute). Estres egoerari dagokionez maiz errepikatzen dira; polizien jarrera probokatzailea, jipoiak, etab.

Askatasunak Angelen eta gaixotasun larriak izanik ere espetxean bahiturik dituzten preso politikoen berehalako askatasuna exijitzen du beste behin ere. Presoak bahitu politiko gisa erabiltzen dituzte bi gobernuek, Euskal Herria eta ezker abertzalea makurtzeko instrumentu gisa.

Anjel Figueroa: Askatasunaren oharra

Angel Figueroa, gaixotasun larria izanik ere, askatasun eskubidea ukatuz espetxean duten euskal preso politikoak gose greba hasi zuen atzo.

Langraitzeko kartzelan duten presoak, egunero epilepsi atakeak ditu eta bere egoera delikatuak eskatzen dituen baldintzak, medikuek beraiek eskaturikoak, ez dira betetzen. Hala nola, ordutegi aldaketak saihestea, loa ez trabatua izatea, estres egoerarik ez izatea.

Hain juxtu, Anjelek kontrako egoerak bizitzen ditu espetxean, azken hilabeteek adierazten duten bezala: espetxe traslado luzeak, horrek dakarren ordutegi aldaketekin; lokartzeko zailtasunak, espetxe ezberdinetan gaua pasa beharra, zarata arazoak ziega kideen jarreragatik (beste preso sozial batzuekin dute). Estres egoerari dagokionez maiz errepikatzen dira; polizien jarrera probokatzailea, jipoiak, etab.

Askatasunak Angelen eta gaixotasun larriak izanik ere espetxean bahiturik dituzten preso politikoen berehalako askatasuna exijitzen du beste behin ere. Presoak bahitu politiko gisa erabiltzen dituzte bi gobernuek, Euskal Herria eta ezker abertzalea makurtzeko instrumentu gisa.

Anjel Figueroak gose grebari ekin dio


Anjel Figueroa (Algorta)

Gaur goizean bere familiarrei telefonoz jakinarazi dienez, Anjel gose greban jarri da gaur goizean ziegaz edota ziegakidez alda diezaioten exijitzeko.

Izan ere, asteburu honetan beste bi krisialdi izan ei ditu gauez ziegan zegoela, eta berarekin batera ziegan zeuden beste presoek ez dute ezta medikuari deitu ere egin. Gogoratu behar da Anjel espetxeko enfermerian dagoela.

Tartean, jakina, Anjelek konortea galdu du eta han egon da, gero gertatutakoa nekez oroitzen duelarik baina konbultsioen ondorioz hainbat kolpe ere dituela.

Horren ostean goizean espetxeko medikuarekin hitz egin du eta azken honen jarrera ikusita gose eta egarri grebari ekitea erabaki du, beste irtenbiderik eskaintzen ez diotela iritzita.

Ikusteko dago orain bere osasun egoera larria kontutan izanda gose eta egarri grebak ze ondorio ekar diezaiokeen, baina benetan oso egoera kezkagarrian dagoela esan dezakegu.

Anjelen egoera

Anjel 2005eko abenduan ekarri zuten Langraitzera, ebakuntza egitera. 2006ko maiatzaren 9an ebakuntza egin zioten Gurutzetan.

Anjelen osasun egoera oso larria da. Anjelek “Grand Mal” edo hobeto esanda “Seizure” (Epilepsia mota larria. Gaixoak epilepsia ataketan espasmoak izaten ditu eta kontzientzia galtzen du) gaitzaren aurkako tratamendua jaso du 1988tik 1990era Gurutzetako Ospitalean. 1994. urtean espetxera sartu zuten eta azken aldian epilepsia atake batzuk izan ditu espetxean. 2005eko martxoaren 16an Kordobako ospitaleko larrialdian ingresatu behar izan zuten horregatik eta abuztuaren 30ean espetxeko ospitalean. Horrezaz gain, aldi bateko ausentziak izaten ditu, aldi horretan egiten duenaren kontzientzia galdu egiten duelarik. Holako ausentzia ugari izan ditu, beste presoak inguruan izan dituelarik, bisitetan familiarrekin izan delarik edo ziegan bakarrik izan delarik… Azken aldian aluzinazioak ere jasaten ditu eta memoria galera ere.

Ekainetik hona, krisialdi larri ugari izan ditu, hiru aldiz ingresatu behar izan dute ospitalean eta espetxean ere beste bi kidekin dago ziega barruan.

Hil honetan ere Txagorritxun ingresatuta egon da, eta 16an itzuli zuten espetxera.

Garbi dago egoera horretan ez duela espetxean jarraitzerik eta bere abokatuek 92. artikulua aplikatu eta kalera ateratzea eskatu zuten 2007ko apirilean.

Jasotzen ari den tratamenduari buruz esan behar dugu itxura guztien arabera espetxeko medikuek ez dakitela oso ondo berarekin zer egin: ez dute irizpide finkorik eta batetik bestera erabiltzen ari dira, gobernuaren erabaki politikoaren ondorioz hartu beharreko neurria hartu nahi gabe, hau da, espetxean horrela egon ezin dela eta kaleratzeko agindua eman nahi ez dutela.

Espainiako gobernuak gaixorik dauden preso politikoak ere txanpon gisa erabiltzen ari da bere helburu politikoak lortzeko (ikusi: espetxeak eta osasuna)

Dagoeneko 30 preso eta familiar/lagunak hil dira espetxe politika hiltzaile honen ondorioz.

ANJEL ETXEAN BEHAR DUGU!
LEGEAREN ARABERA -eta bestela ere- PRESO GAIXOAK KALEAN BEHAR DUTE ORAIN!
PRESOEN ESTATUS POLITIKOA ORAIN!
KONPONBIDE POLITIKOA BEHAR DUGU!
PRESOAK ETXEAN BEHAR DITUGU!

Eguneroko bizimodua Monterroxon


Endika Lejarzegi (Algorta)

Endikak Monterroxotik egin digun gutun batetik espetxe horretako eguneroko bizimoduaren gaineko zertzelada batzuk ekarri ditugu hona:

Orri honetan Monterroxoko bizibaldintzak aipatuko dizkizuet.

Orain dela hiru hilabete honera ekarri ninduten eta momentuz lurreratzen nago.

Espetxe honetan 7 kide gaoz, danok lehenengo graduan. Nahiz eta moduloan arruntekin egon, gu batera eta bakarrik egoten gara, eta modulotik ezin dugu kiroldegira edo beste leku batzuetara irten (moduloan 30 preso gaude, besteak 2. graduan) gaineko preso guztiek joaten diren arren.

Patioa: egunero lau ordu ditugu eta astean birritan tailerra dugunean beste bi ordu ditugu zeldatik kanpo (arratsaldetan).

Patioko ordutegia: 09:00etan jaitsi eta 13:00etan igo. Astearte eta ostegunetan 17:00tik 19:00tara tailerra dugu (prirografia egiten da, baina begiralerik ez dugunez, nor bere kabuz antolatzen da)

Patioak 20x20 meurtzen du, eta gero gimnasio gela eta ping-pong gela ere erabili daitezke; hori bai, beti giltzapean.

Zenbaketak: normalean hiru dira, eta gau batzuetan kanpotik begiratuta ere egiten dute.

Kartzelari batzuk ziegatik irteteko eta sartzeko ere detektagailu elektroniko batez mihatzen gaituzte.

Bestela kartzelariekin distantzia mantentzen dugu, besterik gabe.

Janaria eta demandaderoa oso txukunak dira.

Medikuekin, besterik gabe. Gero espetxe honek haginlaria ere badu eta azpimarratzekoa da honen profesionaltasun eza.

Ziegak ez daude bat ere txarto baina ateak “kangrejoa” dauka eta lehioak hondatuta daude. Eraikuntza zaharra denez ez dira ondo ixten eta batzutan haizea eta euria ere sartzen da.

Ziegan bizarra egiteko makina eta kristalezko zein metalezko potoak debekatuta daude.

Ikasketak: UNEDeko azterketan hemen egiten dira eta hemengo arduraduna profesionala da. Alde horretatik ondo.

Komunikazioak: dena ondo mintzalekuak izan ezik. Hiru lagun baino gehiago batera komunikatzen dugunean ahotsak eta zaratak nahasten dira eta elkar ulertzeko arazoak ditugu.

Momentuz horixe da aipagarriena.

Endika