

| IÑIGO OTAZUA URRESTI "Oti" Algorta 1968.05.07 TOPAS (Salamanca) - 490 km. Algortatik |
Oti 1.go gradoan sailkatuta dago espetxean sartu zutenetik, okerrenean alegia, eta urte asko egin ditu bakartuta, baita Basaurin izan denean ere. Orain Topasen isolamenduko moduloan dago, eta patiora 4 ordu ateratzen da egunero, beste euskal preso politiko batekin. Modulo hau seguritate neurri bereziko modulo txikia da, hamar pertsona edukitzeko egina. Dena kontrol eta segurtasun neurri ikaragarrien menpean dago. Patioan ere ez dauka inongo aterperik, eta euria egiten duenean ziegan egon behar izaten du.
Astean behin kiroldegira joan ahal du. 40 minutuko bisitak dauzka, eta hilean aurrez aurreko bi bisita ere, 90 minutukoak, beti aste-egunetan hala ere.
Astean bi gutun idatzi ditzake, eta bere korrespondentzia guztia interbenituta dauka. Telefonoz bi aldiz deitu dezakea, 5 minutuko deiak dira, eta bisitetarako, familiarrez gain, 5 lagunek bakarrik daukate baimena.
33799 TOPAS









