

Endika Lejarzegi 2002ko urriaren 24an atxilotu zuten eta baldintzapeko askatasunean utzi ondoren, berriro atxilotu zuten 2003. urtean. Kale borrokan parte hartu izana leporatzen diote. Torturak salatu zituen atxiloketa bi hauetan. Aranjuezeko espetxean ez da modulotik ezertarako ateratzen. Ez du kiroldegira, igerilekura edo tailerretara joaterik. Moduloan bertan kirolen bat egin, xakean jokatu eta bertan ibiltzen da. Bisitetara familiarrak eta lagunak joaten zaizkio. 10 lagunek daukate bisita egiteko baimena. Aurrez aurreko bisitak aste buruetan edukitzen ditu. 2 gutun idatz ditzake astean eta 2 telefono dei egin. Helbidea: Endika Lejarzegi Olabarrieta Centro Penitenciario Madrid VI 28300 ARANJUEZ
| ||||
| 1.- ENDIKA LEJARZEGI OLABARRIETA detenido por la Ertzantza el 24 de octubre de 2002 a las 5:45h de la madrugada en el domicilio familiar Registro de la unidad familiar La Ertzantza irrumpe en el domicilio a las 5:45h de la mañana aporreando la puerta de la casa, dando patadas a la misma y vociferando el nombre de Endika. Su aita, que en ese momento se encontraba en la cocina para tomar el medicamento para los amagos de infarto que le suelen dar, ya que no se encontraba muy bien, abre la puerta ante los gritos de “policía”. Al momento entran en la casa de malas maneras, gritando el nombre de Endika. El aita pide la orden judicial a los ertzainas y estos responden que vendrá luego; por lo que les dice que no pueden entrar en el domicilio sin la orden, y, entonces los ertzainas le cogen violentamente del brazo y pecho y zarandeándole le sacan de la casa tirandole al suelo y en ropa interior al descansillo. Acto seguido cogen a la ama y a la hermana embarazada, las dos en pijama y también las sacan al descansillo con malos modales. Al mismo tiempo cogen a Endika le tiran al suelo y le esposan violentamente. Se lo llevan en pijama escaleras abajo, y al resto de la familia les suben al descansillo del ascensor. El trato de los ertzainas ha sido violenta y amenazante, y en todo momento han sido encañonados por las armas de los ertzainas. A la hermana, que está embarazada, le dio un ataque de nervios y se encontraba muerta de frío, por lo que le dejaron entrar en la casa siempre y cuando estuviera sentada en el sofá y no se moviera para nada. El cuerpo que se presenta son los especiales, los beltzas y sociales, todos ellos con capuchas, cascos con luces y armados. El registro de la casa lo efectúan sin testigos, sin la secretaria del juzgado y sin orden judicial; y sin la autorización del propietario de la vivienda. Después de llevar un rato registrando la casa nos traen la orden judicial, pero en ningún momento sabemos nada de la secretaria del juzgado. En el registro se llevaron teléfonos móviles, dos walky talkies de donde trabaja Endika de monitor de tiempo libre, el ordenador y fotos. Dejaron toda la casa revuelta, sobre todo el cuarto de Endika. Incluso movieron los cuadros y los espejos de la casa. Al aita no le dejaron tomar la medicación necesaria para que no le diera el infarto aumentando por la situación la mala gana existente antes de que la policía irrumpiera de manera salvaje en la casa. Hasta las 9 de la mañana, hasta que se fueron no pudo tomar el medicamento. 2.- Endikaren deklarazioak prentsan. Euskaldunon Egunkaria 2002.10.31 «Azkenean zerbait sinatu nuen» Endika Lejarzegi getxoztarrak Arkautin inkomunikatuta egin zituen bost egunetan ertzainen mehatxuak eta laido sexualak jasan zituela salatu du Arkautiko ertzain etxean bost egunez inkomunikatuta egon ondoren, Endika Lejarzegi 25 urteko getxoztarra aske utzi zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk, astelehenean. Lejarzegik tratu txar psikologikoak eta torturak salatu ditu, eta ertzainen esku hartutako tratua «mingarri eta laidogarritzat» jotzen du. Nahi baino goizago argitu zen Endika Lejarzegirentzat ertzainak bera atxilotzera joan zireneko eguna. «Seiak-edo ziren, bat batean oihu garratz batzuk aditu nituen gelatik kanpo, nire izena ozen eta artegatsu esaten zuten; tartean gurasoen ahotsa entzuten nuen. Etxetik atera ninduten, artean epailearen agindua erakutsi gabe, eta atarian egon nintzen agindua noiz iritsi zain, gurasoak pijama soinean eskaileretan zeudela». Lejarzegiren kontakizunaren arabera, ertzainek ez zioten argitu atxiloketaren arrazoia, «terrorismo delituagatik eramaten nindutela besterik ez zidaten esan». Bost egun geroago, Fernando Andreuk arrazoia eman zion, kargurik gabe aske utzi baitzuen. Arkautin hainbat galdeketa egin diotela jakinarazi du, harik eta «nik ere ez dakidan zeren errua aitortzen nuen» agiri bat sinatu zuen arte. Lejarzegiren kontakizunaren arabera, larunbatean bere erruduntza aitorpena sinatu eta gero, galdeketak amaitu egin ziren, «eta harrezkeroztik ez nuen tratu txar gehiagorik pairatu». Galdeketa ugari eta askotarikoak jasan zituela dio getxoztarrak: «Lehenbizikoan, tarrapataka eraman ninduten, eta bakarrik geratu nintzen; oihuka hasi zitzaizkidan, etengabe nire aurka irainka; nirekin hanka sartu zutela esaten nien behin eta berriro, baina alferrik». Handik berriro eraman zuten bost egunez bere txokoa izan zen ziega moduko batera: «Lau horma, sabaia, ohe baten antza zuen kamaina bat, sartzeko atea eta leihatilatxo bat ni kontrolatzeko, besterik ez zeukan gelak; eta, hori bai, lau kriseilu indartsu etengabe gela argitzen zutenak, lorik har ez nezan». Tratu txarrak, «ukitu lizunak» eta heriotza mehatxua Bigarren galdeketan, neska eta gizon bat izan zituen aurrez aurre: «Autoa neramala istripu batean hil zen lagun min baten hilketa egotzi zidaten, Idoiaren hiltzaile nintzela etengabe errepikatuz, hiltzailea nintzela aitortu behar nuela». Lejarzegik dio ertzain batek «ipurditik emango» ziotela esanez mehatxu egin ziola, eta hankartean «ukitu lizunak» egin zizkiola: «Denok alde homosexual bat gordetzen dugula arrapostu nionean, ertzaina sumindu egin zen eta, belarrira, hil egingo ninduela, ni akabatzea zuela helburu, horixe esan zidan». Hirugarren galdeketa bat ere izan zuen Lejarzegik, bere hitzetan aurreko biak baino «zaratatsu eta beldurgarriagoa». Ziegan zegoela, «zalaparta handia aditu nuen barrura bidean. Atea ireki zen, eta hainbat lagun sartu ziren; trumilka niregana etorri ziren, alde guztietatik heldu, denak garrasi batean, irainak botatzen eta denetarik galdetzen. Nekatuta eta aztoratuta, amore eman nuen, eta azkenean zerbait sinatu nuen; nik ere ez nekien zer». Lejarzegiri are «mingarriagoa» iruditu zaio Jaurlaritzak, Josu Jon Imazen ahotik, tratu txarren salaketa ukatu izana: «Beraiek edo bere seme-alabaren batek hori jasan izan balute, beste zerbait esango zuen». Horren haritik, Askatasunak Imazen hitzak gogor kritikatu zituen atzo prentsa ohar batez, «ikerketa serioa egin beharrean, torturatzaileei babesa ematen dielako». 3.- Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu Bizkaian, erasoak egotzita. Endika Lejarzegi Leioan atxilotu zuten, eta Aketza Gallarza, Trapagaranen (Berria 2003.06.24) Ertzaintzak beste bi gazte atxilotu zituen atzo, Bizkaian, kale erasoak leporatuta lehengo asteartean sei atxilotu zituzten. Endika Lejarzegi 08:00etan atxilotu zuten Leioan, eta 12:00etan Aketza Gallarza, Trapagaranen. Bi gazteak etxetik ateratzean atxilotu zituzten, eta euren etxeetan miaketarik ez zuten egin. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak agindu zuen operazioa. Bi atxiloketak Bizkaian izan arren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, polizia operazioak Bizkaian eta Gipuzkoan gertatutako «kale borroka ekintzekin» du zerikusia. «Operazioa hilabeteetako lan serio eta zorrotzaren emaitza da; horri esker, epailearen aurrera eramango ditugu azken urteetan Euskadin egin diren sabotaje nagusien erantzuleak», adierazi zieten berri agentziei Herrizaingo Saileko iturriek. Askatasunak salatu duenez, baina, Ertzaintzak ez zuen Endika Lejarzegi atxilotzeko beharrik, eta polizia operazioa «zentzugabetzat» jo du. «Nola hitz egin dezake Balza jaunak lan serio eta zorrotzei buruz, Endika baldintzapeko askatasunean zegoenean eta, iragan urrian atxilotu zutenetik, aldiro epailearen aurrean sinatzera aurkeztu izan denean?». Gallarza 12:00ak inguruan atxilotu zuen Ertzaintza, Trapagaranen. Hura ere etxetik ateratzerakoan geldiarazi zuten ertzainek. 23 urteko gaztea ere atxilotu zuten orain dela sei hilabete; EGIko kide bat jo izana egotzi zioten, eta kargurik gabe aske gelditu zen. Torturen beldur Askatasunak gogorarazi du iragan astean Ertzaintzak Bilbon atxilotutako sei gazteek torturak salatu dituztela eta horietako bat, Unai Mallabia, lau bider eraman zutela erietxera inkomunikazioak iraun zuen egunetan. Hala, atzoko atxilotuak ez inkomunikatzeko eskatu du, horrek «torturen erabilera sistematikoa ezkutatzeko» soilik balio baitu. Uribe-Kostako Segik «EAJko txakurradak egindako atxiloketak» salatu ditu, «gazteria kriminalizatzea» helburu duelako. Gazteak «gogor erantzutera» deitu ditu, eta mobilizazioetan parte hartzera. 4.- Endika espetxeratzeko agindu du epaileak (Berria 2003.06.25) Polizia operazio berean astelehenean atxilotu zituzten Endika Lejarzegi eta Aketza Gallarza espetxeratzeko agindua eman zuten atzo eguerdian Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek eta Fernando Andreuk. Soto del Real espetxean sartu zituzten. Hasiera batean Endika Lejarzegi bermepean aske uzteko agindua eman zuen Garzonek, baina auzitegi bereko Fernando Andreu epaileak kartzelara bidaltzeko agindua eman zuen gero. Kale borrokan aritu izanaren akusaziopean atxilotu zuten arren, talde armatuari laguntza ematea egotzi dio bigarren epaileak. Arrazoitu duenez, atxilotuak berak onartu du laguntza eman izana. Askatasunak esan duenez, ertzain etxean «beldurra» sentitu duelako onartu du akusazio hori. Atxiloketak salatzeko 70 lagunek elkarretaratzea egin zuten, atzo, Trapagaranen. 5. Endikari (Berria 2003.06.26) Kaixo, Endika (Lejarzegi): Unibertsitatean ezagutu genuen elkar, eta berton egin genuen adiskidetasun banaezina. Unibertsitatean ezagutu zintuztegunok aski ondo dakigu zein pertsona ona eta zabala zaren, ez baitzenuen inolako aitzakiarik inorekin mintzatzeko edota laguntzeko, ezta abertzaleak ez direnekin ere. Tipo jatorra eta alaia, eta beti edonor eta edonon laguntzeko prest. Eta ez da hori edozein pertsonarengandik jasotzen erraza izaten. Gogora ezazu lehenengo Arabatakada antolatzen zein ondo jardun genuen lan taldeko orok, edo, jaiaren egunean bertan, zer-nolako arazoak izan genituen elektrizitatearekin. Hala ere, zu izan zinen berton gu laguntzeko prest, inork ez baitzekien ezer elektrizitateaz. Edo gogora itzazu egunean bertan suertatu zitzaizkigun milaka arazoak ere. Baliteke han hasi izana gure benetako adiskidetasuna. Zeren eta aski ondo dakigu denok une zailenetan hasten direla benetako adiskidetasunak. Orain zu pasatzen ari zara une latza, bizitzako gogorrena alegia, inori ez baitzaio bere herritik at egotea gustatzen, are gutxiago lau pareta artean sartuta. Eta zurekin gaude orain lagunok.. 1999an lehenbizi atxilotu zintuztenetik, ez zaituzte bakean bizitzen utzi, eta horren jakitun zinen, egunero pairatzen baitzenuen. Soberan dakite atxilotu eta kartzelatu zaituztenek ez duzula inolako deliturik egin, aski ondo kontrolatuta baitzintuzten. Eta egia egunen batean kalera irtengo dela ziur egon zaitez, eta berriro izango zaitugu gure artean. Eutsi goiari! Mikel Mimentza Espizua GETXO 6.- Arkaitz Goikoetxea (Getxo), Kepa Saratxaga (Sopela / Algorta), Endika Lejarzegi (Algorta) eta beste 8 gazte epaituko dituzte otsailaren 14, 15, 16 eta 17an Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2000ko urtarrilaren 1ean Galdakaoko Guardia Zibilaren koartelaren kontra koktelak botatzea leporatzen diete, eta 22na urteko espetxe zigorra eskatzen dizkete, guztira 222 urteko espetxe zigorra, beraz. Epaiketan Ugaitz Pérez, Iker Lima eta Jon Crespori 22 urteko espetxe zigorra sartu diete. Endika Lejarzegi eta gainerako guztiak libre gelditu dira, absueltoak. Epaiketa, hainbat atzerapenen ondoren 2005eko apirilaren 12an amaitu zen. Epaiketa hau 2004ko azaroaren hasieran egiteko zen, baina atzeratu egin zen abokatu bat gaixorik zegoelako. Kepa Saratxaga (Algorta), Arkaitz Goikoetxea (Algorta), Endika Lejarzegi (Algorta), Jon Krespo (Galdakao), Gorka Lupiañez (Galdakao), Iurdan Martitegi (Durango), Xabier Arriluzea (Galdakao), Ugaitz Perez (Galdakao), Iker Lima (Galdakao), Andoni Beroiz (Galdakao) eta Asier Arriola (Bilbo) gazteei 22na urteko espetxe zigorra eskatzen die fiskalak. Fiskalak kale-burruka ekintza batean parte hartzea leporatzen die guztiei: 1999ko gabonzahar gaueko 01:45ean Galdakaoko Guardia Zibilaren kuartelaren kontra koktelak eta suziriak bota eta Guardia Zibil bati 2. graduko erredurak eragitea. Akusazioa Ertzaintzak 2002ko urrian atxilotutako gazte bati torturapean sinarazi zion inkulpazioan oinarritzen da, besterik gabe. Gazte horrek gainera guztia ukatu zuen epailearen aurrean eta Ertzainek torturaz sinarazi ziotela deklaratu zuen. Poliziaren "deklarazio" horrez gain ez dago inolako akusazio elementurik, ez ADN frogarik, ez eta aztarna txikienik ere. Inputatu guztiek ukatu dute kale-eraso horrekin inolako loturarik daukatenik. Kepak, Endikak eta Arkaitzek ere beti ukatu dute eraso horrekin zerikusirik daukatenik, komisariako zein epaitegietako deklarazio guztietan. Galdakaoko Guardia Zibilaren aurkako kale-eraso horretan fiskalak dioenez 50 koktel eta hainbat zuziri bota zituzten, eta Guardia Zibil bat zaurituta gelditu zen erasoaren ondorioz, 2. graduko erredurekin. Fiskalak 18 urte eskatzen dizkie sutea eragiteagatik eta 4 urte lesioengatik, beti ere lege terroristari jarraiki. Baita ere, 100.000 euro inguru eskatzen die kalteak ordaindu eta Guardia Zibilari indemnizazio moduan emateko. 2002ko urrian eta azaroan Ertzaintzak Ibai-ezkerrean, Uribe Kostan, Durango aldean, Galdakaon, Basaurin, Bilbon... egindako sarekada sailean atxilotu zituzten orain akusatutako guztiak. Sarekada horietan atxilotutako guztiek tortura latzak salatu zituzten eta oihartzun nahikoa izan zuen salaketak hainbat komunikabideetan, Eusko Jaurlaritzatik ezkutatzeko sekulako ahaleginak egin zituen arren. Horren ondoren Eusko Jaurlaritzak atxilotuen eskubideak bermatzeko "protokolo" bat martxan jarriko zutela iragarri zuen, baina tratu txarreko salaketek jarraitu egin dute geroztik ere. Bere momentuan Torturaren Aurkako Taldeak eta Askatasunak esan zuten sarekada eta tortura horien bidez Ibarretxeren plana Espainiaren aurrean "legitimatu" nahi zuela Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, "terroristen" interesen alde jokatzeaz faxista espainia-rrek egin zizkioten akusazioen aurrean, Eusko Jaurlaritzak terrorismoaren aurkako paladin modura agertu nahi izan zuen, eta horretarako ez zuen beste biderik aurkitu mugimendu abertzalearen gazte sail batzuk atxilotu, torturatu eta horren "emaitzak" aurkeztea baino. Gogoratu behar da Ainara Gorostiaga, Mikel Soto, Jorge Txokarro eta Aurken Sola gazte iruindarrak torturatu eta inputazio faltsuen bidez espetxean 2 urte egin ondoren 2004. urte hasieran errugabeak zirela onartu eta kaleratu zituztenean politikari guztiek holakoak onartezinak zirela esan zutela. Orain beste eskandalu izugarri baten aurrean gaude. Gazte hauek beren bizitzaren zati handi bat espetxean egin dezakete Eusko Jaurlaritzaren une bateko interes politikoarengatik. Ertzaintzaren muntaia polizial-juridiko hau ez da lehena eta ez da beharbada azkena izango. Baina gure esku dago kasu hau ere salatu eta zapalketari aurre egitea. 6.- 2005eko apirilaren 28an egindako epaiketan 15 urteko zigorra sartu diote Endikari kutxazain batzuen kontrako eraso bat leporatuta Irailaren 6an jakinarazi zioten abakotuari 15 urteko espetxe zigorra sartu diotela Endika Lejarzegiri apirilaren 28an Espainiako Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan, hau da, fiskalak eskatu zion guztia. Abokatuek epaia errekurritu egingo dutela adierazi dute. Izan ere, akusazioa ADN ustezko aztarnetan oinarritu zen bakarrik, eta Auzitegi Gorenak emandako hainbat erabakietan kontrol judizialik gabe aurkeztutako ADN aztarnek ez dute “froga” baliorik. Kasu honetan tribunalak ADN “frogak” onartu ditu, esanez akusatuak berak eman ziela baimena ertzainei bere ADN lagin bat har zezaten inkomunikaziopean atxilotuta zegoen bitartean. Izan ere, beste batzuen kasuan, Orkatz Gallastegiren kasuan esate baterako, ADN lagina akusatuen baimenik gabe eta auzitegiko agindurik gabe hartu zutelako baliorik gabe utzi zuen tribunalak “froga” hori. Bestaldetik, sutea eragitea leporatu diote, pertsonen bizitza arriskuan jarriaz, eta horregatik sartu dizkiote 15 urte. Aldiz, kalteak leporatuez gero zigorra 2-4 urtekoa izango zen. Sutearen kalifikaziorako gertakariak izan eta hiru ordu beranduago bertaratu ziren ertzaintzen deklarazioetan oinarritu da epaia. Ertzain hauek adierazi zuten jende asko zegoela inguruan, tartean adineko jendea eta umeak, eurek ez zirela bertan izan baina horrela suposatzen zutela herriko kaleetan izan zelako!!! Sententzia honek berriro uzten du agerian Espainiako Auzitegi Nazionalaren izaera politikoa, beste edozein auzitegitan Ertzaintzaren jokutria horrek ez zuelako inolako baliorik izango. Baita Ertzaintzaren beraren izaera ere. Agerian utzi du elementu bi hauek prozesu politikoan gatazka gainditzera baino Euskal Herriaren kontrako zapalketa eta lotura betiko ezartze aldera dihardutela. Endikari leporatzen dioten gertakariak 2000ko ekainaren 24an Agurainen (Araba) jazo ziren, ezezagun batzuek banketxe batzuen kutxa automatikoen kontra egun horretan egindako erasoak hain zuen. Ertzaintzak lau urte beranduago esan zuen Endikaren ADN aztarnak zituen arroparen bat topatu zutela gertakarien inguruan, eta horretan bakarrik oinarritu da epaiketa guztia. Gogoratu behar da Endika izan dela akusatu bakarra epaiketan. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak behin eta berriro salatu du Ertzaintzak inongo berme juridikorik gabe aurkezten dituen ustezko ADN frogak. Izan ere, metodo hori erabiltzen ari da azken aldian nahi duten gazteei kale erasoak leporatzeko, polizia zientifiko gisa agertu eta “froga” garbi eta ukaezinak direlakoan gainera. Baina polizia honen jokabide eta jazarpen politikoak kontutan hartuta esan behar da inongo berme judizialik gabeko ustezko ADN froga horiek ez dutela ezer frogatzen eta frogarik gabe ezin dela gazte bat kondenatu, eta are gutxiago bizitza osorako, kasu honetan bezala. GARA (2005.09.21) 15 urteko zigorra hiru banketxeri eraso egiteagatik ·«Xede terroristekin» aritzea leporatu dio epaiak Endika Lejarzegi gazteari Auzitegi Nazionalak Agurainen 2000ko ekainean ustez hiru banketxeri «xede terroristekin» su eman izana leporatu eta hamabost urteko kartzela zigorra ezarri dio Endika Lejarzegi gazteari. Atzo ezagutarazi zuten epaiak frogatutzat ematen du ekintza horietan parte hartu zuela, eta hori dela-eta, kalteak ordaintzera behartu nahi dute. MADRIL Endika Lejarzegi Olabarrietari hamabost urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Nazional espainolak, 2000. urteko ekainaren 24an Agurainen hiru banketxeren egoitzei ustez «xede terroristekin su ematea» egotzita. Hori adierazten du Zigor Aretoko bigarren sekzioak atzo ezagutarazi zuen epaiak. Hain zuzen, ebazpenak zehazten du akusatuak, beste pertsona batzuekin batera, «kale borrokaren bitartez, ETA talde armatuaren aldeko egitura erradika-lean ekintza horiek prestatu eta gauzatu» zituela. Ebazpenak esaten duenaren arabera, ETAk Estatua zatitzea eta ezegonkortasun politikoa sortzea nahi du, eta bankuko egoitzei su emanda, hel- buru horiek lortu nahi zituen. Gainera, «pertsonen bizitza eta segurtasuna ere arriskuan» direla esaten du. Epaitegiaren iritziz, Lejarzegik, identifikatu ez dituzten beste batzuekin batera, gau hartan, Foruen kalean paratutako hainbat lokaletako beirak apurtzen jardun zuela frogatutzat jo dute. Horretarako, mazoak erabili zituztela eta prestatuta zituzten lehergailu su-eragileak lokalen barnealdera jaurti zituztela zehazten du. Kalte materialak horregatik sortu zirela azaltzen du. 111.294 euroko kalte-ordaina Kaltetutako banku sukurtsaletan, jaiak izanik, «hainbat pertsona» zegoela ere esaten du, eta, «edonola ere, kopuru hori handia zela» gaineratzen du. Dena den, haiek ez zuten min hartu. Gainera, suak hartutako hiru egoitzei eta kaltetutako beste saltoki baten jabeari 111.294 euro ordaindu beharko dizkie Lejarzegik. |









