JABIER GALLAGA RUIZ
  Lasarte/Algorta
1960.02.08
Alcolea (Kordoba) espetxea  
804 km Algortatik (ikusi: mapa)

Jabi Gallaga 1997ko azaroaren 26an atxilotu zuten Pluzuneten (Bretainia). Harrez gero, hasieran Fresneseko espetxean izan zen, gero 1999an epaitu eta hortik aurrera Mureteko espetxean bete ditu Frantziako epaileek sartu zioten 10 urteko espetxe zigorra.

Fresneseko bizibaldintza izugarrietan urte oso bat izan ondoren,  Mureteko espetxean bizibaldintza egokiagoak izan ditu, janaria ere hobea eta jazarpen berezirik gabe. Muret espetxea Central motakoa da, eta alde handia izaten da Frantzian prebentibo eta zigortuen presondegien artean. Gainera presondegi hau psikiatriko modukoa da, eta bertan egotearen arrazoia bakarra euskal preso politikoekin Frantzian daramaten sakabanaketa politika izan da, horrek dakarren arazo guztiekin.

2004ko urrian Fresnesera eraman zuten, espetxe zigorra 2004ko abenduaren 11n amaitu eta Espainiara estraditatzeko zain.

Azkenean, 2004ko abenduaren 13an eraman zuten Madrilera eta han Espainiako Poliziaren esku utzi ostean, kartzelatzea erabaki zuen Teresa Palacios Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Soto del Real espetxeko isolamenduan izan da hasieran, eta 2005.02.16an Kordobako espetxera eraman dute. Bertan lehen gradoko erregimenarekin jarraitzen du eta isolamenduko moduloan dago.

Erregimen honetan 20 ordu ziegan egiten du eta 4 ordu patioan. Ez dauka inolako jardueretan parte hartzerik. Komuninazioak murriztuta dauzka, 10 lagunek daukate bisitatzeko baimena eta bisita bereziak aste egunetan egin behar izaten ditu.

2005.06.17an bi epaiketa egin zizoten Espainiako Auzitegi Nazionalean. 18 urteko espetxe zigor bi sartu zizkioten epaiketa horietan.

Aipatu behar da bere kontrako akusazio guztia beste atxilotu batek komisarian torturapean sinatutako deklarazioa dela, nahiz eta gero epailearen aurrean beti esan deklarazio hori egia ez dela eta Gallagak ez duela han sinatutakoarekin zer ikusirik.

2006.02.16an beste epaiketa bat egin zioten Espainiako Auzitegi Nazionalean. Kasu honetan fiskalak 367 urteko espetxe zigorra eskatu zion, aurreko epaiketetan bezala beste atxilotu batek torturapean sinatutako deklarazioa "froga" bakarra zela.


Helbidea:

Jabier Gallaga Ruiz
Centro Penitenciario ALCOLEA
Apdo. 479
14007 ALCOLEA - CORDOBA