ANJEL FIGUEROA FERNANDEZ
Algorta 1971.12.06
LANGRAITZ (Araba) - 60 km. Algortati
k

Anjel Figueroa 1994ko urriaren 25etik dago kartzelan, 30 urteko espetxe zigorra betetzen. Hasieran Carabancheleko hospitalean sartu bazuten ere, geroztik Navalcarnero, Carabanchel, Alcala Meco, Basauri, Langraitz, Valdemoro eta Palentziako kartzeletan izan da, aldi diferentetan izan ere. Palentziatik Kordobara eraman zuten:

Espetxe honetan Anjel 1.go graduan egon da: 20 ordu ziegan, 4 ordu patio eta inolako jarduerarik gabe. Egoera honen kariaz euskarazko ikasketak utzi behar izan zituen, eta EHU-UPV unibertsitatean ikasketak egin ezin denetik UNEDetik ari da Zuzenbidea ikasketak egiten. Bisitei dagokienez, familiarrekin eta 10 lagunekin soilik dauzka bisita baimenak. Bisitak asteburuan egiten ditu, larunbatetan, goizeko 09:00etan, eta hilean aurrez aurreko bisita bat, larunbatean ere.

Astean gutun bi idatz ditzake eta telefonoz 5 minutuko 3 dei egin.

Osasun arazoak

Anjelek “Grand Mal” (Epilepsia mota larria. Gaixoak epilepsia ataketan espasmoak izaten ditu eta kontzientzia galtzen du) gaitzaren aurkako tratamendua jaso du 1988tik 1990era Gurutzetako Ospitalean. 1994. urtean espetxera sartu zuten eta azken aldian epilepsia atake batzuk izan ditu espetxean. 2005eko martxoaren 16an Kordobako ospitaleko larrialdian ingresatu behar izan zuten horregatik eta abuztuaren 30ean espetxeko ospitalean. Horrezaz gain, azken aldian aldi bateko ausentziak izaten ditu, aldi horretan egiten duenaren kontzientzia galdu egiten duelarik. Holako ausentzia ugari izan ditu, beste presoak inguruan izan dituelarik, bisitetan familiarrekin izan delarik edo ziegan bakarrik izan delarik…

Egoera horren larritasuna, begi bistakoa denez, areagotu egiten da isolamenduko moduloan egonda, eta are gehiago isolamenduko modulo horretan izaten den giroarekin.

Gurutzetako ospitalera eramatea eskatu du Kordobako espetxean eta bertako ospitalean bere gaixotasuna diagnostikatzeko eta egoera zehazteko aukerarik ematen ez diotelako, Gurutzetako ospitalean artatu zuen medikoak egin duen txosten medikoan aukera hori eskaintzen duenean, bai eta diagnostikoa zehaztu ondoren ebakuntza egiteko ere. Izan ere, kartzelan, azterketa zehatzak egiteko aukerarik gabe ematen zaion tratamentuak ez du gaixotasuna sendatzeko xederik eta ez du krisialdi gehiago izango ez duenik bermatzen ere.

Azkenean 2005.10.01ean atera zuten Anjel Kordobako espetxetik Langraitzera eramateko. Bertan 4. moduloan sartu zuten, bizimodu normaleko moduloan alegia, beste euskal preso poltikoekin batera. Orain medikuek baloratu beharko dute ebakuntza egin edo zein tratamendu jarraitu beharko duen. Bestela ere, gaixorik dagoela-eta, Langraitzen 2. gradoan jarri dute, eta bizimodu normaleko moduloan dago.

Auto istripua

Anjelen espetxeraldian ezin dugu ahaztu bere familiak Alcala Mecora bisitatzera zihoanean 1997.03.14an eduki zuen istripua. Antxoni Fernandez, Anjelen amama, 75 urtekoa, hil egin zen eta familia osoa markatuta gelditu zen, sakabanaketaren kariaz familiarrek egin behar izan dituzeten bidaia amaigabeen ondorioz.

Helbidea:

Anjel Figueroa Fernandez
Espetxea
01130 LANGRAITZ (Araba)