

Jose Mª Fernandez Perez de Nanclares "Txetxu"
Algorta 1952.07.24
Burgosko espetxea
Jose Maria Fernandez Txetxu 1995eko maiatzaren 12an atxilotu zuten, Marianekin bere emaztearekin batera. Kalean gelditu ziren harrez gero amamarekin bizi izan diren hiru seme-alabak.
Txetxu hasieran Carabanchelen espetxeratu ondoren Alcala Meco, Zaragoza, Valdemoro eta Logroño espetxeetan izan da. 1999ko irailean Martutenera eraman zuten. Bertan Marian ere zegoelarik. 2005eko apirilaren 7an Burgosera eraman zuten.
30 urteko espetxe zigorra ari da betetzen Txetxu eta erredentzioak aplikatuta 2010ean kaleratuko litzateke. Dena dela, kaleratzeko datekin beti gertatzen den bezala, Txetxu ere lehenago kaleratuko litzateke legea aplikatuz, hau da hiru laurdenak betetzean askatasun baldintzatua aplikatuez gero.
Kartzelan Txetxuk euskal preso politikoek izan ohi dituzten eragozpen guztiak gainditu eta hainbat ikasketa egin ditu: 25 urtetik gorakoak Unibertsitatean sartzeko proba, Gizarte Graduatua eta orain Zuzenbidea ari da egiten Euskal Herriko Unibertsitatean.
Horrezaz gain, Martutenen beste hainbat gauzetan ere jarduten du: euskarazko eskolak, kirola, futbola, korrika, zurezko tailak, eskulanak... Edota gaineko kideekin batera burruka eta beste jarduera politikoetan parte hartu: hainbat parte eta zigor ere badituzte enkartelada eta hainbat burruketan jarduteagatik.
Txetxuren kasuan gogoratu behar dugu sakabanaketaren ondorioz 1999.04.03an Logroñoko espetxean bisita egin ondoren, Mari Carmen Salbide (Ugao) Txetxuren senitartekoa errepidean hil zela auto istripuan.
Espetxe aldaketa
Txetxu Martutenetik Burgosera eraman zuten 2005eko apirilaren 7an, besterik gabe, epaileak Txetxu eta Marian espetxe berean izan behar direla agindua zuen arren.
Helbidea
Prisión Provincial
Apdo.253
09071 Burgos









