1 > Epaiketa urriaren 1ean hasi baina amaitu gabe gelditu zen bertara joan behar zuten Guardia Zibil bi agertu ez zirelako. Urriaren 22an amaitu zen epaiketa. Epaiketa honetan 12 urteko espetxe zigorra eskatu diote Muniri, Madrilen 1993. urtean militar baten autoan "lapa" bat jartzearen akusazioaz. Epaiketan lekuko gisa deklaratu zuten Mikel Azurmendi, Kepa Lagina eta Mikel Arrieta euskal preso politikoek. Hauek deklaratu zutenez Muni Mexicon zegoen garai horretan, han beraiekin bizi baitzen. Poliziaren 3 peritok (2 guardia zibil eta 1 polizia nazionala), ordea, ekintza horretan Munik parte hartu zutela deklaratu zuten. Abokatuak galdetuta esan zuten Mikel Azurmendi atxilotu zuten Guardia Zibilen txostenean oinarritzen zirela hori esateko. Dena dela, argitu behar izan zuten ez zutela kontutan hartu Mikel Azurmendik epailearen aurrean deklaratu zuena, ez zutela berarekin inoiz hitz egin, eta atestatua egiteko Guardia Zibilak egindako txostena bakarrik eta soilik hartu zutela kontutan. Izan ere, Mikel Azurmendik inkomunikazioan eta torturapean sinatu zuen deklarazioan Muniren izena agertzen da, baina gero epailearen aurrean guztia gezurra zela deklaratu zuen, sinarazi ziotena torturaz sinarazi ziotela, ez zeukala zerikusirik errealitatearekin, eta besteren artean, Muni garai horretan Mexikon zegoela berretsi zuen. Abokatuak nabarmen utzi zuen Guardia Zibilak Mikel Azurmendiri sinarazi zioten deklarazioa zehatzegia zela inork horrela deklaratu ahal izateko eta horren datuak funtsgabekoak zirela eta Albaro Arri garai horretan eta 1995eko udara arte Mexicon izan zela, data horretan Iparraldera joan zela eta 1995eko azaroan joan zela Madrilera, baina lehenago izatea ezinezkoa zela. Epaiketara joan ez ziren Guardia Zibilak Mikel Azurmendiren atxiloketan sinarazi zioten deklarazioa idatzi zutenak dira. Epaiketa atzeratu zen akusazioa idatzi horretan oinarritzen delako. Epaiketa 30 eguneko epearen barruan egiten bada, urriaren 1ean egindakoa jarraituko da. Bestela, epaiketa hasieratik egin beharko da berriro. Epaiketan Fiskalak Muniren lekukoak deskalifikatu zituen esanez ETAko preso kondenatuak zirela. Horren aurrean abokatuak esan zion Mikel Azurmendi ere ETAko preso kondenatua zela eta, hain zuzen, Mikeleri komisarian sinarazi zioten deklarazioa izan da Muni kondenatzeko erabili duten "froga" bakarra, nahiz eta epailearen aurrean Mikelek beti esan hori guzurra zela eta torturaz sinarazi ziotela. Albaro Arrik beti mantendu du Mexikon zela ekintza hori gertatu zen garaian, eta horrela berretsi zuten epaiketan berarekin garai hartan ziren burkideek. Hala ere, inolako frogarik gabe kondenatu egin dute. Helegitea 2005eko urriaren 11an (asteartea), Auzitegi Gorenak aztertuko du Muniren izenean aurkeztutako Kasazio helegitea. Entzutegiko 1. Sekzioak ezarri zion Muniri 10 urteko kartzela zigorra, Madrielen, 1994ko maiatzean militar baten kotxe azpian lehergailu bat jarri nahi izana leporatuta. Bitxia da, gau hartan bertan beste militar bati lehergailua ipini ziotela Madrilen, eta harek eztanda egin zuela, eta epaiketa horretan Muni absolbitua izan dela. 2.- Una denuncia de torturas posibilita la absolución de Alvaro Arri Pascual (GARA 2005.01.10) El 28 de diciembre la Sección segunda de la Sala de lo Penal de la Audiencia Nacional emitió el fallo de absolución de Alvaro Arri Pascual, a quien acusaban de haber participado en el atentado contra un teniente del Ejército español en 1994. Su encausamiento fue a raíz de la detención de Mikel Azurmendi, quien denunció haber sufrido torturas y exculpó dos veces ante el juez a Arri Pascual. La denuncia de torturas ha posibilitado también la absolución de Arri. Alvaro Arri Pascual, que se encuentra preso desde su detención en el Estado francés en 1995 y extraditado al Estado español en 2003, fue absuelto por la Sección segunda de la Sala de lo Penal de la Audiencia Nacional española el pasado 28 de diciembre, de la imputación de haber participado en el atentado contra el teniente del Ejército español Miguel Peralta Utrera en 1994. Una de las razones argumentadas por la sala para su absolución fue una denuncia de torturas en dependencias de la Guardia Civil, testimonio al que le han otorgado credibilidad, al no aportar la Guardia Civil prueba alguna que desmintiera la denuncia ni haber procedido a una investigación por esas declaraciones. El 23 de mayo de 1994, mientras acudía a su centro de trabajo en el Regimiento de Transmisiones del Ejército español, explosionó el coche del teniente Miguel Peralta Utrera, que le ocasionó el fallecimiento en el acto. Cuatro años más tarde la Guardia Civil detuvo en Sevilla al preso político vasco Mikel Azurmendi Peñagarikano junto a otros cuatro ciudadanos vascos, acusándoles del atentado. Tras su paso por dependencias policiales se dictó auto de procesamiento en la misma causa contra Arri Pascual, por aquel entonces preso en el Estado francés. Azurmendi denunció ante el juez haber sido objeto de torturas al igual que los cuatro vascos detenidos junto a él durante su detención. Ante el juez negó taxativamente la implicación de Arri Pascual en los hechos, aduciendo que el nombre de éste se lo dijo la Guardia Civil mientras le estaban torturando. Rapapolvo a Fungairiño A su vez, durante la detención de Arri Pascual en 1995, la policía francesa obtuvo unos disquetes en el registro de la casa en la que se encontraba. Según la Guardia Civil, esos disquetes contenían explicaciones y esquemas de la elaboración de artefactos, entre otros, una que hacía referencia, al parecer, al atentado que le costó la vida al teniente Peralta. Ese mismo año, la Guardia Civil efectuó un registro en un piso de Madrid, en el que al parecer se alojaban varios miembros de ETA, y del que obtuvieron huellas de Arri Pascual de un disquete. Arri Pascual reconoció en su declaración judicial haber estado alojado en un piso de Madrid durante unos días, y que llevaba diferentes paquetes sin saber su contenido. Así, las pruebas periciales de la Guardia Civil en torno a la huella encontrada en el piso de Madrid no han sido consideradas como tal por la Audiencia Nacional, ya que los peritos del cuerpo armado declararon que sólo cotejaron las huellas, y no sabían de qué lugar exacto fueron extraídos. Además, la defensa denunció la inconstitucionalidad de los registros de los pisos de Madrid, que el Ministerio Fiscal, representado por Eduardo Fungairiño, negó, pero que al no ofrecer prueba alguna de lo contrario recibió la llamada de atención de la sala que ha absuelto a Arri Pascual. Otro aspecto considerado para la absolución de Arri Pascual fue su declaración en la que negaba los hechos y afirmaba que cuando se produjo la muerte del teniente, se encontraba en México. Afirmación que fue corroborada por los presos políticos vascos Mikel Arrieta y Kepa Legina, que por aquél entonces se encontraban junto a Arri en el país americano. La Sala lo «estima muy relevante» En la sentencia de absolución, la segunda sala de lo penal de la Audiencia Nacional «estima muy relevante» que Mikel Azurmendi contradijera su declaración policial ante el juez dos veces, y que su denuncia de torturas no fuera objeto de investigación alguna, «ni han sido sometidas a contradicción». 3.- 3. epaiketa Espainian: 2005.09.22 Epaiketa honegatik 208 urteko espetxe zigorra ezarri dizkiote. Muni irailaren 22an, osteguna, berriro epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. Sekzioan. Fiskalak 208 urteko kartzelaldia eskatzen du, eta kaltordainetan ordain diezaiola 50 miloi pezeta hildakoen oinordeei, eta zauritu bakoitzari 15.000 pta. eguneko. Akusazio partikularra ere badago (Emilio Murcia) eta zigor eskaera berdina egiten badu ere, diru gehiago eskatzen du. Epaiketa hau ekainaren 24an egin behar zen, baina atzeratu egin zen alegatuz guardia zibil bat kanpoan zegoela eta ezin zuela epaiketara etorri. Egitateak 1994ko uztailaren 29an gertatu ziren. Madrilen kotxe bonba batek eztanda egin zuen eta horren ondorioz hilik gertatu ziren Francisco Veguillas Elices (orduko Defentsa Politikako Zuzendari Orokorra), bere txoferra eta inguruan zegoen gizonezko bat. Egitate hauengatik Mikel Azurmendi zigortua izan da. Gogoratu behar da Albaro Arrik beti garai horretan Mexikon zegoela deklaratu duela, eta bere kontra dagoen “froga” bakarra beste atxilotu batek torturapean sinatu zuen deklarazioa dela, nahiz eta gero atxilotu hori epailearen aurrean torturapean sinarazi ziotela deklaratu. Hori dela eta aurreko beste epaiketa batean tribunalak deklarazio hori baliorik gabe utzi eta Muni absolbitu egin zuen. Europa Press berri agentziak epaiketaz zabaldu duena, hemen: http://tinyurl.com/dw38u Epaiketaren kronika Munik irailaren 22an Espainiako Auzitegi Nazionalean izan zuen epaiketa amaitu gabe gelditu zen, eta urriaren 20an ekingo dio berriro. Epaikera hasterako esan zuten Magistratu txostengiela, Antonio Diaz Delgado Jn. ondo ezik zegoela eta itxaroteko. Ordubete igarota han azaldu zen Javier Gomez Bermudez, Entzutegiko Lehendakaria, eta honek esan zuen Diaz Delgado ez zela etorriko gaixorik zegoelako eta berak beteko zuela haren lana, txostena egitea barne. Epaiketa Munik izan dituen aurreko epaiketen antzekoa izan zen. Azurmendik berretsi zuen Epaitegian egin zuen deklarazioa, adieraziz Guardia Zibilaren esku zegoelarik denerik egin ziotela. Azaldu zuen poltsa ipinten ziotela behin eta berriro, eta itxi egiten ziotela itolarrian utzi artean, elektrodoak ere ipini zizkiotela, kolpe ugari, eta bereziki, txorkatilean, bertan esgintze bat baizuen. Berretsi zuen deklarazio osoa diktatua izan zela, eta bere lana hura sinatzea besterik ez zela izan. Guardia Zibil batzuk eta Polizia batzuk ere deklaratu zuten eta bitxia izan zen Polizia batek esan zuela Arriri “Munipa” deitzen diotela, aintzinean Getxon udaltzain ibili zelako. Apur bat estututa Guardia Zibil horrek onartu behar izan zuen ez zekiela seguru hori baina entzunda zeukala. Munik berretsi zuen bera Madrilen behin bakarrik egon zela, 95eko azaroan, etxe batera joan zela hainbat gauza eroaten, eta etxe hartan bertan hiruzpalau egun eman zituela hurrengo hitzordua izan arte. Handik estatu frantsesera joan zela, eta egun gutxira atxilotu egin zutela. Berretsi zuen 94ko uztailan, Mexikon zegoela, eta lekuko gisan deklaratu zuten Kepa Leginak, eta Mikel Arrietak, euskal preso politikoek, deklarazio hori berretsi zuten. Bakarrik falta zen guardia zibil baten deklarazioa, Mikel Azurmendi torturatu zuen guardia zibiletako batena, eta etorri ez zenez, epaiketa bertan behera geratu zen urriaren 20a arte. Suspenditu aurretik Fiskalak (oraingoan Eduardo Fungairiñoren ordez, Ignacio Gordillo etorri zen) hainbat frogabide eskatu zituen, esanez frogabide horiek berriak zirela. Abokatuak inpugnatu zituen, adieraziz frogabide horiek aurkezteko garaia igaroa zitzaiola, frogabide guzti horiek 1998koak baitira. Epaimahaiak azkenean, puntu honetan arrazoia eman zion defentsari eta ez zituen frogabide guzti horiek onartu. Gogoratu behar da aurreko epaiketan -Muni absolbitua izan zena- froga horiek, orain Gordillok ekarri nahi zituenak, ez zituela Fungairiñok zegokion garaian aurkeztu, eta horren ondorioz, Epaimahaiak ez zituen erabili ebazpena emateko, eta horren ondorioz, absoluzioa eman zuten. Kontua da, aurreko Epaiarekin batera, absoluziokoarekin batera Fungairiño konturatu zela ez zituela froga guzti horiek eraman (gainera Epaian esanbidez adierazten zioten) eta bai prozedura honetara, eta Muniri geratzen zaion beste prozedurara (Ermita del Santoko kotxe-bonba) eraman nahi izan ditu epez kanpo. Oraingoan, ezin izan du aurkeztu, halere urriaren 20an barriz saiatuko da. Beraz, 20an (osteguna) guardia zibilaren deklarazioa egin eta gero alderdiok ondorioak aurkeztuko dituzte eta epaiaren zain geratuko da epaiketa. 4.- 4. epaiketa Espainian: 2005.10.24 2005eko urriaren 24tik aurrera beste epaiketa bat izango du. Horretan akusatuak izango dira Munirekin batera Idoia Martinez eta Mikel Azurmendia, Ermita del Santo kalean kotxe bonba bat jartzeagatik. Epaiketa horretan fiskalak eskatzen du bakoitzarentzako 700 urtetako kartzela zigorra. Epaiketa honengatik 183 urteko espetxe zigorra ezarri diote. |