Soto del Realen burrukan jarraitzen dute

Soto del Realeko espetxean aurkitzen diren euskal preso politikoak borrokaldian dira azken asteetan, espetxeko zuzendaritzak ezarria duen bakartze politikari aurre egin eta berau amaitu dadin eskatuz.

Aurrez antzeko borrokaldia aurrera eraman zuten, eta beraien helburuak une batez lortu bazituzten ere, ondoren berriz bakartzeekin hasi zen espetxea. Beraz, irailean zehar hainbat ekimen burutu dituzte:

Irailak 3-7: Goizez txapeoa
Irailak 10-14: Egun osoko txapeoa
Irailak 17-21: Planteak

Isolamenduan dauden neskak, isolamenduko moduluan egonik eta horrek dakarren egoera bereziagatik 10 minutuko plantea egin zuten irailaren 22an.

Mutilek plante gogorragoa egin zuten. Ondorioa: Arrastaka atera zituzten, “asesino” deituz, eta ziegan sartu zituzten 72.1 artikulupean, patiora atera gabe.

Ainhoa Mujika
k oraindik bakarturik jarraitzen du. Mutilen isolamendu batean dago eta bertatik beste preso sozial guziak atera dituzte bera bakarrik gelditu delarik.

Urtzi Murueta eta Igor Maiora irailak 22an egindako plantearen ondoren, faxista asko dagoen modulu batetan sartu zituzten. Mehatxu eta irainak zirela eta, iskanbila sortu zen, eta isolamendura eraman zituzten biak. Mutilak aurrez 3 modulutan aurkitzen ziren eta orain bost modulutan banatuak daude.

Uribe Kostako preso hauek daude Soto del Realen: Lexuri Gallastegi (Berango) , Urtzi Murueta (Leioa), Irantzu Gallastegi, Arane bere umearekin, amen moduluan eta Manex Zubiaga (Algorta) 7. moduloan.

Guztira hauek dira Soto del Realen dauden euskal preso politikoak: Abaunza Martinez, Javier; Aldasoro Jauregi, Juan Cruz; Alvarez Forcada, Joseba; Amorrotu Lizeranzu, Oier; Arbulu Renteria, Ibon; Arginzoniz Zubiaurre, Haritz; Arraiz Barbadillo, Asier; Aspiazu Alzelai, Andoni; Bert Arretxea, Fernando; Elkano Etxebeste, Anjel Mari; Etxeberria Arbelaiz, Rufi; Garai Vales, Jon; Gomez Gonzalez, Alberto; Iparragirre Arretxea, Imanol; Irastorza Dorronsoro, Xabier; Karasatorre Aldaz, Juan Ramon; Kortazar Pipaon, Joseba Imanol; Lomas Perez de Obanos, Federico; Maiora, Igor ; Murueta Gondra, Urtzi ; Oiartzabal Ubierna, Anartz; Permach Martin, Joseba; Petralanda Mugarra, Aner; Petrikorena Leunda, Juan Jose; Telletxea Goñi, Iñaki; Zabalo Beitia, Xabier; Zubiaga Bravo, Manex ; Zubimendi Berasategi, Mikel; Agirre Garcia, Oihana; Alejandro, Maria Tomasa; Diaz de Hrdia Ruiz de Arblu, Maite; Egues Gurrutxaga, Ana Belen; Fernandez de Labastida, Maite; Gallastegi Sodupe,Irantzu(+umea); Gallastegi Sodupe, Lexuri; Lizarralde Palacios, Ana ; Martinez Garcia, Idoia (+umea); Mujika Goñi, Ainhoa; Regueiro Martinez, Joana; Santesteban Perez, Arantza

Comments »

Ez dago erantzunik

RSS feed for comments on this post.

Eman zure erantzuna

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: mesedez, idatzi goiko testua karratuaren barruan