Anjel Figueroak krisialdi gehiago izan ditu aste honetan

Telefonoz familiarrei jakinarazi dienez, astearte-asteazken gauean beste krisialdia izan zuen Anjelek bere ziegan.
Bertan beste preso politiko batekin dagoelarik, gauez ziegako zoruan koltxoiak jartzen dituzte epilepsia atakeetan hainbeste kolpe har ez dezan. Dena dela ziega oso txikia da, eta bere ziegakideak goiko literan lo egiten du eta altxatzeko Anjelen gainetik ibili behar izaten du…
Bestela ere, horren harira, Anjel espetxeko medikuarengana joan zen atzo eta enfermeriako egongelan zegoela konortea galdu zuen besterik gabe. Esnarazi zuten eta medikuarekin izan zen, baina telefonoz hitz egin zuenean ez zuen ondo gogoratzen hori guztia.
Preso gaixoak askatu!
Anjel askatu!











