92. artikuluaren aplikazioa ukatu diote Anjel Figueroari

Angel Figueroa (Algorta) preso politikoak eskatuta zeukan 92. artikuluaren aplikazioa ukatu egin dio Zaintzako Epaitegi Zentralak 2007.07.31 data duen ebazpen batean.
Anjelen osasun egoeraz aipatu behar da abuztuan beste bi atake epileptiko izan dituela eta Txagorritxu ospitalean ingresatuta ere izan dela.
Orain Langraitz espetxeko enfermerian dago, ziegan beste kide batekin dagoelarik, eta jarrita duen tratamendua jarraituz, irailean zehar Gurutzetako ospitalera joan beharko du hainbat kontsulta egitera.











