Anjel Figueroa: Askatasunaren oharra 2

Angel Figueroa, beste 12 euskal preso politiko legez, gaixotasun larri eta sendaezina izan arren, bahiturik duten presoa da. Joan den apirilean 92. artikulua betetzea eskatu arren, ez du erantzunik izan. Uztailaren 23an gose greba muga gabea hasi zuen, gaixotasun larria izanik beharrezko dituen baldintzen kontrakoak baitira espetxeak jartzen dizkionak. Bizi baldintza horiek aldatzeko borroka da Angelek daramana.

Askatasunak, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten preso politikoak inolako baldintzarik gabe eta berehala aska ditzaten exijitzen du behin eta berriro. Preso hauekin burutzen ari dena krimen etengabea da Espainiako estatuaren partetik, preso hauen bizia arriskuan jartzen baitute egunero eta helburu politikoak dira honen atzean: preso politikoak hondoratzea, instrumentu gisa erabiltzea, beraien erabakiz Euskal Herrian zabaldu duten errepresioan oinarrituriko eta gatazkaren luzamendua dakarren aro politikoan.

Jon Agirre Agiriano, Bautista Barandalla, Jose Ramon Foruria, Maria Dolores Gorostiaga, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Juan Jose Rego Vidal eta Josu Uribetxeberria preso politikoak bahiturik dituzte gaixotasun larriak pairatu arren ez baitituzte aske uzten. Beste lau preso politikok, gaixotasun psikologiko larriak izan arren, egoera berdina bizi dute (beren identitatea gorde nahi dute).

Angel Figeroaren sorterrian (Algorta), hainbat mobilizazio antolatu ditu Amnistiaren Aldeko Mugimenduak datozen egunetarako. Protestaldi hauen bidez, Angelek bizi duen egoera larria gainditu eta gaixotasun larriak izan arren bahiturik dituzten preso politikoen berehalako askatasuna aldarrikatuko da:

• Uztailaren 25an: 20:00tan enkartelada Telletxe plazan
• Uztailaren 26an: 20:00tan Manifestazioa Telletxe plazan
• Uztailaren 29an: Langraitzeko espetxera martxa abiatuko da goizeko 10:00tan.

Angel Figueroaren kasuak ezin hobeto islatzen du euskal preso politikoen kolektiboari espresuki aplikatzen zaion kartzela politikaren izaera kriminala:

KRONOLOGIA:

2005ean Gurutzetako Neurologia kontsultako espezialistak, tratamendu kirurgikoaren beharra ebatzi zuen. Hurrengo kontsulta zuenean, Cordobara eraman zuten eta handik Valdemorora. Tarte horretan, bi epilepsia izan zituen eta absentziak ere maizago izan zituen.

2006ko otsailean, Gurutzetako ospitalera eraman zuten frogak egiteko. Ertzaintzak egun osoan gelan izan zituen berarekin, argia pizturik ezin lokartu.

Urte bereko maiatzean, ebakuntza egin zioten ospitale berean, garuneko zonalde batzuk zuzentzeko: lobektomia, amigdalektomia eta hipokanpektomia zehazki. Tratamendua jarri eta espetxera eraman zuten.

Urte bereko uztailaren 26an krisi epileptiko larria izan zuen eta Txagorritxuko ospitalera eraman zuten. Handik Santiago ospitalera eta gero berriro Txagorritxura. Tentsio handia sortu zuten poliziek.

2007ko martxoan, Santiago Ospitaleko larrialdietara kontsultara eraman zuten. Espezialistak, orduko tratamenduari berria gehitu zion. Apirilean Cordobara eraman zuten eta bidaia luzearen ondorioz, ondo ezik egon zen. Maiatzean, Langraitzera eraman zuten berriro. Berak kontatu zuenez, jipoitu egin zuten Cordoban funtzionariek eta Langraitzera iritsi zenean espetxe kideak eta senideak oso egoera txarrean ikusi zuten, absentzia handiarekin. Txagorritxun ingresatu eta ondoren Gurutzetako Neurologia zerbitzuan ingresatu zuten kontsultarako.

Ekainaren 24an, Langraitzeko espetxean bi krisialdi izan zituen. Uztailaren 7an, beste krisialdi bat izan zuen eta berriro Txagorritxun ingresatu zuten. Neurologoaren arabera, azken egunetan errepikapenezko krisialdiak izan ditu.

Oso baldintza txarretan dute Angel, trasladoak etengabe, tratu txarrak polizi eta funtzionarien eskutik, ezin lorik egin, estress egoerak bata bestearen atzetik, etab. Azken txosten medikuaren arabera, medikazioa zorrozki betetzeaz gain, hain justu kartzelan dituen bizi baldintzen kontrakoa da Angelen egoerak ezinbestean eskatzen duena: estres egoerak ekiditea, lo orduak errespetatzea, tentsio egoerak saihestea, etab.

Euskal Herrian, 2007ko uztailaren 15an

Comments »

Ez dago erantzunik

RSS feed for comments on this post.

Eman zure erantzuna

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: mesedez, idatzi goiko testua karratuaren barruan