Anjel Figueroak gose grebari ekin dio


Anjel Figueroa (Algorta)

Gaur goizean bere familiarrei telefonoz jakinarazi dienez, Anjel gose greban jarri da gaur goizean ziegaz edota ziegakidez alda diezaioten exijitzeko.

Izan ere, asteburu honetan beste bi krisialdi izan ei ditu gauez ziegan zegoela, eta berarekin batera ziegan zeuden beste presoek ez dute ezta medikuari deitu ere egin. Gogoratu behar da Anjel espetxeko enfermerian dagoela.

Tartean, jakina, Anjelek konortea galdu du eta han egon da, gero gertatutakoa nekez oroitzen duelarik baina konbultsioen ondorioz hainbat kolpe ere dituela.

Horren ostean goizean espetxeko medikuarekin hitz egin du eta azken honen jarrera ikusita gose eta egarri grebari ekitea erabaki du, beste irtenbiderik eskaintzen ez diotela iritzita.

Ikusteko dago orain bere osasun egoera larria kontutan izanda gose eta egarri grebak ze ondorio ekar diezaiokeen, baina benetan oso egoera kezkagarrian dagoela esan dezakegu.

Anjelen egoera

Anjel 2005eko abenduan ekarri zuten Langraitzera, ebakuntza egitera. 2006ko maiatzaren 9an ebakuntza egin zioten Gurutzetan.

Anjelen osasun egoera oso larria da. Anjelek “Grand Mal” edo hobeto esanda “Seizure” (Epilepsia mota larria. Gaixoak epilepsia ataketan espasmoak izaten ditu eta kontzientzia galtzen du) gaitzaren aurkako tratamendua jaso du 1988tik 1990era Gurutzetako Ospitalean. 1994. urtean espetxera sartu zuten eta azken aldian epilepsia atake batzuk izan ditu espetxean. 2005eko martxoaren 16an Kordobako ospitaleko larrialdian ingresatu behar izan zuten horregatik eta abuztuaren 30ean espetxeko ospitalean. Horrezaz gain, aldi bateko ausentziak izaten ditu, aldi horretan egiten duenaren kontzientzia galdu egiten duelarik. Holako ausentzia ugari izan ditu, beste presoak inguruan izan dituelarik, bisitetan familiarrekin izan delarik edo ziegan bakarrik izan delarik… Azken aldian aluzinazioak ere jasaten ditu eta memoria galera ere.

Ekainetik hona, krisialdi larri ugari izan ditu, hiru aldiz ingresatu behar izan dute ospitalean eta espetxean ere beste bi kidekin dago ziega barruan.

Hil honetan ere Txagorritxun ingresatuta egon da, eta 16an itzuli zuten espetxera.

Garbi dago egoera horretan ez duela espetxean jarraitzerik eta bere abokatuek 92. artikulua aplikatu eta kalera ateratzea eskatu zuten 2007ko apirilean.

Jasotzen ari den tratamenduari buruz esan behar dugu itxura guztien arabera espetxeko medikuek ez dakitela oso ondo berarekin zer egin: ez dute irizpide finkorik eta batetik bestera erabiltzen ari dira, gobernuaren erabaki politikoaren ondorioz hartu beharreko neurria hartu nahi gabe, hau da, espetxean horrela egon ezin dela eta kaleratzeko agindua eman nahi ez dutela.

Espainiako gobernuak gaixorik dauden preso politikoak ere txanpon gisa erabiltzen ari da bere helburu politikoak lortzeko (ikusi: espetxeak eta osasuna)

Dagoeneko 30 preso eta familiar/lagunak hil dira espetxe politika hiltzaile honen ondorioz.

ANJEL ETXEAN BEHAR DUGU!
LEGEAREN ARABERA -eta bestela ere- PRESO GAIXOAK KALEAN BEHAR DUTE ORAIN!
PRESOEN ESTATUS POLITIKOA ORAIN!
KONPONBIDE POLITIKOA BEHAR DUGU!
PRESOAK ETXEAN BEHAR DITUGU!

Comments »

Ez dago erantzunik

RSS feed for comments on this post.

Eman zure erantzuna

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: mesedez, idatzi goiko testua karratuaren barruan